
- ekitaldia hau amaitu da.
KUKAI dantza-taldearen Erritu emanaldian parte-hartzea
11 martxoa 2019 |20:30 - 22:00

Erritun egin dute topo Kukai Dantzak eta Sharon Fridman koreografo ospetsuak.
Bizi-bidaia bat da Erritu, bizitzako etapak zeharkatzen baititu pasabideko erritu bakarkako eta kolektiboen bidez, naturarekin eta komunitatearekin loturik. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte.
Erritun, bat egiten dute dantza ulertzeko bi moduk. Bi hizkuntzen arteko desberdintasunean dago aberastasuna eta erakarmena.