Junkal Guerrero
1968an Andoainen jaioa. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan burutu zituen bertan: Solfeoa, Pianoa, Klabea, Musika Pedagogia eta Koru Zuzendaritza. Hamaika urtez Lasarte-Oriako udal musika eskolako zuzendari izan zen. 1999an Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko klaustroko partaide izatera pasatu zen eta bertan 2006an behin-betiko plaza lortu zuen oposizio bidez piano espezialitatean.
Konpositore-lanetan bere lehen urratsak Javier Bustoren eskutik eman zituen KCKn 1995etik 2007ra bere partaide izan zelarik Haren zuzendaritzapean abestea, estreinaldietan parte hartzea eta grabaketak egitea arrasto ahaztezina utzi zuen bere koru formakuntzan eta ibilbide koralean.
Lehiaketetako epaimahai bezela jardun ohi da eta ikastaroak emateko deitzen zaio baita ere.
Sorkuntza koralerako enkarguak jasotzen ditu hainbat koru proiektuetarako. Bere lanak hainbat jaialdi eta nazioarteko lehiaketetan interpretatzen dira.
Bere lanetatik sei, Nazioarteko Tolosako Abesbatz Lehiaketan izan dira obra behartuak: “Bi bihotz” (2007), “Kalera gazteak” (2011), “Non degu .non?”(2015) “Eguzki Printzak” (2016) , “Errota” (2022) eta “Pater noster” (2025).
Bere konposzio-lanak www.cmediciones.com atarian argitaratzen ditu.
2023an bere ahots berdinetarako lan batzuekin CD bat grabatu du Madrilen Alaia Ensemblek, Daniel Delapuenteren zuzendaritzapean Euskal Choral Music bilduman.
Bere konposizio-lanak eta konpositore-ibilbidea blog honetan biltzen ditu: junkalguerrero.wordpress.com